“Atotxan, haurtzaro bakarti, estoiko eta zoriontsua igaro nuen. Oraingo nire gauza asko ulertzen ditut, gogoratzen dudanean bederatzi edo hamar
urte nituela, partida hasi baino ordu erdi lehenago, bakar-bakarrik igotzen nintzela ekialdeko tribunako zementuzko harmailetara, eta zutikako gunearen eta eserlekuen arteko hesien kontra jartzen nintzela. Atotxak oihan usaina zeukan. Hantxe nahasten ziren fruta-merkatuko usain ondu eta melengak, belar moztu berriaren lurrin freskoak eta puruen keak. Egun batean hesia ireki zuten, zelaira irten nintzen amona Pepik makila bati lotuta eman zidan trapu txuri-urdina astintzen nuen bitartean, areara joan nintzen arrapaladan, penalti-puntura, eta zartada imajinario bat jaurti nuen eskuadrara. Liga irabazi berri genuen”
Fitxa teknikoa:
- Argitaratze-data: 2018ko otsailak 19
- Salneurria: 8 €
- Orrialdeak: 121
- Jatorrizko izenburua: Mi abuela y diez más
- Itzultzailea: Julen Gabiria
- Azalaren diseinua: Artur Galocha
- ISBN: 978-84-16001-83-5
* Al realizar la compra acepto los términos y condiciones y las políticas de devolución y envío.
Valoraciones
No hay valoraciones aún.